Koordinatzailea: Iñaki Imaz / 2005eko uztailaren 4tik irailaren 30era / Arteleku, Donostia
“"Ezer adierazi nahi ez izateak badu erabat iraultzailea den zerbait”
Regis Debray
Lantegiaren oinarrizko ideia harreman berriak esperimentatzeko denbora eta toki gisa planteatzea da, eginkizun artistikoaren mugak kontuan izanik betiere. Lantegiaren izenak berak, Lupa eta Imana, aurre-jarrera energetiko subjektibo bi ekarri nahi dizkigu gogora: optikarako joera batetik eta elektronikarako joera, bestetik, muga horietarako aukera-baldintzak baitira.
Gure ustez, norbanakoen adierazpen beharretatik haratago, murrizpenen (auto)ezarpenak teknikaren garapen erreala ahalbidetzen du; hori da gure abiapuntua. Gaur egungo arte jardunean pintura (auto)mugaketa eta (auto)errepresiorako aukera horietakotzat jotzen dugu; eta paradoxikoki, horrek askatasun, adierazkortasun eta eraginkortasun maila altuago batera eraman gaitzake. Pintura legearen mendean jartzea, beraz, bakar-bakarrik laborategi esperimental gisa planteatzen da, eta errepresio gogokoen gisa, aukera sorta zabalago baten barnean; aukera horiek ere egia bihur daitezke, partaideen eta gonbidatuen interesen arabera.
Lantegiaren hasieran koordinatzaileak azalpen teoriko batzuk emango ditu eta hamabost egunez bakarka lan egin ondoren, gonbidatutako artistak bi astean behin joango dira partaide bakoitzak egindakoari eragozpenak eta murrizketak proposatzera. Partaideek onartu egin beharko dute joko hori eta aldi baterako uko egin beharko diote autoretzari eta proposatutako jarraibideen arabera lan egin beharko dute, hain zuzen, artista gonbidatuek pertsonifikatzen duten inkontzientea tarteko nork bere teknika lantzeko.
Lantegia arte jardunean modu bateko edo besteko eskarmentua duen edozein lagunentzat da, baldin eta prest badago jolasteko, bere espresio desirak gerorako uzteko eta bere kontzientzia lasaitzeko, koordinatzaile eta gonbidatuengan jarriz, aldi baterako konfidantza.
Lantegian parte hartu nahi dutenek honekin batera doan izena emateko orria bete eta Artelekun bertan aurkeztu beharko dute 2005 maiatzaren 27 baino lehen (eguerdiko 14:00etan), posta elektronikoa, ohiko posta edo web orria erabilita. Horrekin batera curriculuma, lanari buruzko txostena eta gutun labur bat bidali beharko dute lantegian parte hartzeko dituzten arrazoien berri ematen duena.
Parte hartzaileen kopurua gehienez: 15.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera bitartean 10:00etatik 20:00etara.
Hautaketa lantegiko koordinatzaileak egingo du gonbidatutako artistaren batek lagunduta eta aukeratzen diren pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie. Bereziki kontuan hartuko da hiru hilabetez jarraian parte hartzeko aukera izatea. Aukeratutako pertsonei ostatu eta egonaldi beka eta lantegia abian egongo den hiru hilabeteetan lana egiteko toki emango die Artelekuk. Materiala ere eskura izango dute, betiere, Artelekuk ezarritako mugen barruan.
Kristobaldegi, 14 Loiola E-20014 Donostia
T. +34 943 45 36 62 F. +34 943 46 22 56
e-mail: arteleku@gipuzkoa.net
www.arteleku.net